Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Besarkadasauroa

Idazlea: Rachel Bright

Ilustratzailea: Chris Chatterton

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek haurren arteko adiskidetasuna indartu eta bultzatu nahi ditu. Kontakizuna errimatuta idatzita dago.

Lagunen arteko gatazkak konpontzearen inguruan, besarkadaren garrantzia azpimarratu nahi du, arazoak konpontzeko irtenbide gisa azaldu.

Tonu dibertigarria eta jolastia du, eta konponbide baikorra eman nahi dio ipuinak proposatzen duen egoerari.

Besarkadasauroa aitasaurokin bizi zen. Egun batean etxetik atera zen mundua ezagutzera eta lagun berriak aurkitzera. Besarkadausuroa, irribarrez jolasean aritu zen lagunekin, gustura, baina halako batean lagun hauek orroka eta garrasika hasi ziren elkarren artean haserretuta. Baten txanda zela, bestearena zela, ez zutela batak bestearekin jolastuko. Hori ikusita Besarkadadauroa triste jarri zen, eta egoera hori nola konpondu zezakeen hasi zen pentsatzen, ornitorrinko iletsu batek eraman zuen horretara, bere aitak zer egingo zukeen, zer esango liokeen pentsaraziz. Berehala konturatu zen Besarkadak konponduko zuela hura guztia, eta halaxe denak besarkatzen hasi zen, eta magia zabaldu zen. Handik aurrera primeran aritu ziren guztiak jolasean.

Ilustrazioak, irudiak koloretsuak, testuaren lagungarri dira.


Besarkadasauroa