Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Berta Berezi

Idazlea: Edu Zelaieta eta Txabi Arnal

Ilustratzailea: Alexandre Fernández

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2021

Bilduma: Auskalo

Orri kopurua: 68

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Umorezko narrazio ilustratua da. Zazpi ipuinez osatutako liburua da. Ipuin guztietan Berta da lotura.

Lehenengo atalak ikasturte hasierari egiten dio erreferentzia, eta azkenak ikasturte amaierari, bitartekoak independenteak dira. Lehenengo ipuin edo atalean Berta aurkezten zaigu, etorri eta imajinazio handiko neska. Hurrengo ataletan lagun taldearekin gorabehera eta abentura ezberdinak biziko dituzte. Era berean, Berta kikiltzen ez den, laguntasuna erakusten duen eta arrazoia (izan edo ez) bere alde edukitzea nahi izaten duen neska dela ezagutuko dugu, Bere izaerak bultzatuta lagun taldeak abentura aldrebesak eta barregarriak, batzuetan arriskutsuak ere biziko dituzte.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Berta Berezi