Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Basajaun eta munduko beste lagun iletsu batzuk

Idazlea: Donald Navas Zeledon

Ilustratzailea: Raquel Samitier

Itzultzailea: Jone Hualde

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2021

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Narrazioa eta dibulgazioa bateratu nahi dituen liburu honetan aita batek, gauetan, lokartzeko garaian seme-alabei kontatzen dizkien munduko izaki ezberdinen inguruko ipuinak eskaintzen zaizkigu, haiekin dituen elkarrizketen artean tartekaturik.

Katalogo baten antzera, eta hasierako orrialde bikoitzean dagoen munduko mapa erreferentzia izanik, herrialde ezberdinetako izaki iletsuen inguruko deskribapen eta kondairak topatuko ditugu, bata bestearen atzetik. Ez da jarraian irakurtzeko liburua, izaki fantastiko hauek pixkanaka ezagutzen joateko proposamena baizik.

Basajaun, gertuko izakiarekin hasi eta orrialdeetan zehar Troll, Big grey man, Leshy, Wudewasa, Tokoloshe, Almas eta kontinente ezberdinetako beste hainbat ezagutuko ditugu, guztira hemeretzi.

Ilustrazioetan, orrialde osokoak zenbaitetan, eta txikiagoak bestetan, izaki hauek nolakoak izan daitezkeen erakutsi nahi digute.


Basajaun eta munduko beste lagun iletsu batzuk