Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Auto-stopean

Idazlea: Guilherme Karsten

Ilustratzailea: Guilherme Karsten

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2021

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Errusiar tradizioko ipuin batean (“Eltxoaren gaztelua”, ATU 283B*) oinarritutako album ilustratua da.

Surflaria, ekipaje txikia hartuta bere autoan hondartzara joateko prestatzen da. Bidean, ordea auto-stopean ari diren hainbat pertsonaia bitxirekin aurkituko da: urpekari maitemindua, heroi nekatua, kaiman aspertua… Piskanaka horiek guztiak autoan hartuko ditu, eta kontakizun kateatuak aurrera egiten duen heinean, ilustrazio koloretsuetan kontatzen diren egoera bitxi eta barregarriak sortuko dira. Autoa bidaiariz eta tramankuluz bete ahala tentsio narratiboa handituz doa eta hau, besteak beste, surflariaren deskribapenean antzemango du irakurleak: ausarta, abenturazalea, bidaiaria, arduratua, kezkatua, ikaratua, haserretua, estutua, sumindua eta azkenik etsia.

Testua errimatua da eta erritmo bizia du. Istorioa modu zirkularrean amaitzen da eta bukaera irekiak sorpresa gordetzen du.

Ilustrazio aldetik, naïf estetika jarraitzen duten irudiak dira, eta lerro zuzenak eta forma organikoak konbinatzen dira; badute umeek egindako marrazkien itxura. Hori gorri urdin, kolore masa handietan egindako ilustrazioetan teknika eta margo ezberdinak erabiltzen dira.


Auto-stopean