Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Arrautza

Idazlea: Elena Odriozola

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Ediciones Modernas El Embudo

Urtea: 2021

Bilduma: Soinutxo hori

Orri kopurua: 8

Adina: 0tik gora


Laburpena:

Ahozko tradiziotik jasotako esku jolasaren album edizioa. Hatzak mugitzeko arrautzaren lelo ezaguna eskaintzen da, tonu jostagarria eta hezigarria erabiliz.

Liburua irekitzean esku-ahurra azaltzen da, hatz txikia tente ikusten da eta kontakizuneko leloari hasiera ematen dio: honek zotzak bildu … Tamaina txikiagoa duten kartoi gogorreko orriak gorantz pasa ahala hatzak banaka agertzen dira, hasierako esku-ahurraren irudia mantenduz, eta leloari jarraipena emanez: honek sua piztu [hatz nagia], honek arrautza frijitu [hatz luzea], … Azkenean, hatz lodiak ematen dio amaiera jolasari.

Atzealde zuriaren gainean marrazturik dagoen esku handi bat da irudi nagusia. Azala eta kontrazala baino txikiagoak diren 4 orritan banan banan aurrekoari gehitzen zaion hatza marraztu du. Puntuak eta lerro zuzenak erabili ditu begiak eta sudurra irudikatzeko. Bosgarren hatzak baino ez dauka ahorik. Istorioko elementuak kolore urdinez margotu ditu. Kolore planoak erabili ditu eta irudi geometrikoz osaturiko marrazki sinpleak egin ditu.

Azalean izenburua eta idazlearen izenaren azpian 3 zirkulu ikus daitezke. Handiena urdina, ertaina zurixka eta txikiena laranja. Kontrazalean bost hatzak luzatuta dituen eskua gainaldetik marraztu du. Liburuko datu teknikoak gainean inprimatu dira. Ez da ataria eta atari kontrako orrialderik bereizten, ezta babes orririk ere. Istorioa albuma ireki eta zuzenean hasten da. Azken orrialdearekin ere berdin gertatzen da.


Arrautza