Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Arkakuso txakur bila

Idazlea: Will Mabbitt

Ilustratzailea: Nathan Reed

Itzultzailea: Bakun S.L.

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan errimadun testuari kolore biziko ilustrazio adierazkorrek laguntzen diote; bertan autoreek, umorea bidelagun, duguna estimatzen erakutsi nahi izan digute.

Arkakuso jada aspertu da beti txakur berean bizitzeaz, eta beste txakur etxe baten bila abiatuko da eta txakur pila bat ezagutuko ditu. Baina bakar bat ere ez zaio etxelagun ona irudituko, guztiei ikusten dizkie-eta eragozpenak: handiegia, xumeegia, makalegia, zikinegia… ezin aurkitu beraz txakur perfektua. Inguruko txakur guztiak pasako ditu, eta azkenik, bueltan abiapuntura iristen denean, bertan topatuko du bila ari zen etxelaguna, bere txakur kuttuna.

Ilustrazioak kolore bizikoak dira. Atzealdeak kolore bakunez osatuak daude, gertaerak inongo testuingurutan kokatu gabe. Izaera ezberdineko txakurren karikaturak arteziaz marraztu dira. Kolore bizien artean, begiko zurian kokaturiko puntutxo beltzek txakur bakoitzaren aldartea markatzen dute. Konposizio diagonalak eta dinamikoak dira, eta mugimendua islatzeko marratxoak erabiltzen ditu. Ilustrazioek testuan esaten dena aberasten dute, istorioari indarra emanez.


Arkakuso txakur bila