Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amatxoren jertsea

Idazlea: Jayde Perkin

Ilustratzailea: Jayde Perkin

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 32

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Album Ilustratu honek heriotzaren inguruan hitz egiteko aukera ematen du. Maite dugun norbait hiltzen denean bizi dugun doluaren inguruko narrazioa da. Tonu tristea du, eta jarrera baikorra.

Sentimendu eta emozioetan garapen pertsonala bilatzen den uneetan irakur daiteke.

Ama galdu duen haur baten istorioa da. Aita eta biak gelditzen dira elkarrekin. Elkar babesten dute. Haurrak aitaren maitasuna du. Lehen egunetan jendea inguruan du, eskolan ere bai, kontsolamendua eskainiz. Baina bakarrik sentitzen da, haserre. Aurrera egiteko indarrik ez duela sentitzen du.

Amaren gauzak antolatzen ari direla, jertse batek eskaintzen dio kontsolamendua, amaren usaina duelako. Denbora pasa arren min handi hori ez da desagertzen, hor dago bere ondoan. baina jertsearen tamaina ez aldatu arren, handitzen doan heinean jertsea bere neurrira etortzen zaio. Denborarekin gauza berriak ezagutzen ditu eta esperimentatu. Minak hor jarraituko du, jertsea hor egongo da, baina ez du egunero zertan jantzi.

Eskuz margotutako marrazkiak dirudite, komiki tankera dute. Zatiz zati irakurtzen joateko aukera ematen dute.


Amatxoren jertsea