Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Agian…

Idazlea: Chris Haughton

Ilustratzailea: Chris Haughton

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2021

Orri kopurua: 42

Adina: 4tik gora


Laburpena:

“Egiten ikasi beharrekoa, eginez ikasten dugulako” Aristoteles. Horrela dio autoreak liburuko lehen orrialdeetako batean idatzitako dedikatoriak; eta horrek bete-betean borobiltzen du album ilustratu honetako gaia edo ikasbidea: bizitza arriskutsua da, eta arriskurik gabe ez dago saririk. Noraino arriskatuko dute gure protagonistek? Tximu amak joan beharra du, eta tximutxoak ohartarazten ditu: ezin duzue mangoen zuhaitzetara jatsi. Han behean ez dago tigrea besterik. Baina tximutxoei mangoak izugarri gustatzen zaizkie, eta agian…jaitsi eta begiratu bat bota diezaiekete…Tximuak behin, bigarren, hirugarren aldiz, mangoetara hurbiltzen direnean ez dute tigrerik inon ikusten, irakurleak, ordea, bai…

Narrazioaren tonu umoretsu eta suspense giroa ezin da ulertu tonu azidoak erabiltzen dituzten ilustrazio adierazkorretan fokoa jarri gabe.


Agian…