Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Afaltzera etorri zen krokodiloa

Idazlea: Steve Smallman

Ilustratzailea: Joëlle Dreidemy

Itzultzailea: Jone Hualde

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2021

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek adiskidetasunaz eta aniztasunaz hitz egiten digu, tonu xamur eta umoretsuan. “Afaltzera etorri zen arkumetxoa” liburuaren jarraipena da. Aurreko ipuinean ezagutzera eman diren Erregosi arkumeak eta Otso otsoak arrautza bat topatzen dute. Otsoak tortilla bat egitea proposatzen du eta arkumeak, berriz, etxera eramatea. Inguruan inork arrautza bat galdu ez duela ziurtatu ondoren, etxera eramaten dute. Ezustean arrautzatik krokodilo bat jaio da. Tortilla izena jartzen diote. Inguruko lagunak izutu egiten dira krokodiloa ikustean. Baina segituan konturatzen dira krokodilo maitekor eta lagunkoia dela. Azkonarra da krokodiloaz fidatzen ez den bakarra. Istorio guztian zehar Tortillak norbait jango duenaren susmoa zabaltzen du. Uholde batek basoa hartzen duen goiz batean Tortilla falta dela konturatuko dira. Bere aztarnak jarraituz ibaiko urak daramatzan 3 ahatetxo ikusten dituzte. Atzetik Tortilla igeri, 3 ahateak ahoratu egiten ditu. Tentsio handiko uneak bizi dituzte krokodiloa ur ertzera iritsi arte...

Ilustrazio koloretsuak ditu. Pertsonaiak landuak daude, ezaugarri askorekin marraztuak. Paisaia ere detaile handiz marraztuta dago. Orrialde bikoitzak eta bineta estiloa erabilita, dinamismoa iradokitzen dute. Ilustrazioak eta testuak erredundanteak dira. Irudi gabe ipuina irakur daiteke. Eta alderantziz, ilustrazioen bidez ipuinaren haria jarraitu daiteke, testua irakurri gabe.


Afaltzera etorri zen krokodiloa