Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: A zer erratz fina, pirulina!

Idazlea: Julia Donaldson

Ilustratzailea: Alex Scheffler

Itzultzailea: Joxemi Hernandez Atorrasagasti

Argitaletxea: Bruņo

Urtea: 2021

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan adiskidetasunaz eta eskuzabaltasunaz hitz egiten zaigu, tonu baikor eta umoretsuan.

Sekuentzia errepikakorra duen metatze ipuin honetan, erratz gainean hegan doan sorgin bat eta honen katua aurkezten zaizkigu. Orrialdez-orrialde, haize ufadak sorginaren objekturen bat (kapela, begizta, makilatxo magikoa) airean eramaten du eta beste animalia baten laguntzari esker berreskuratzen du. Sekuentzia jarraituz, bidean topatutako animaliak taldera elkartzen dira, guztiak erratzean hegan. Zamaren zamaz erratza apurtzen da, eta sakabanatu egiten dira. Sorgina herensuge baten ondoan erotzen da. Herensugeak sorgina jan nahi du eta honek laguntza erregutzen du. Bata bestearen gainean jarriz animaliek munstro bat irudikatuz herensugea uxatzen dute. Azkenik, guztien artean batutako elementuak lapikoan sartuz, sorginak xarma bat egiten du eta eserleku erosoak dituen erratz liluragarri bat agertzen zaie. Eta hantxe doaz, hegan, gustura eta eroso.

Ilustrazio koloretsuak ditu. Pertsonaiak oso landuak dira. Sorgina, herensugea eta egoera beldurgarriak agertzen badira ere forma biribilduek eta pertsonaien begi handi herabeek gertutasuna adierazten dute. Sorginaren ibilbidea azaltzeko ia bi orrialdeetako ilustrazioak erabiltzen dira. Eskuinaldean testua dago, atzealde zuriaren gainean. Hemen hurrengo orrialdean gertatuko dena aurreratuz irudiak txertatu dira. Irudi hauetan sorginak galduko duen elementua eta topatuko dugun pertsonaia erakusten dira. Ilustrazioetan testuan esaten dena ikus dezakegu.


A zer erratz fina, pirulina!